XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.1.- ZENBAKI-MULTZOAK.Multzo bat definitu ahal izateko bera osatzen duten elementu guztiak zehazki aipatu behar dira.
Hau, izendapenez nahiz ezaugarriz egin daiteke.
Zenbaki-multzo bat, bere elementu-kopuruaren arabera, bukakorra ala bukaezina izan daiteke.
Oharra: Saia zaitez beste horrelako lau adibide jartzen.
1.2.- ZENBAKI ERREALEZKO SEGIDEN DEFINIZIOA.Segida hitza arrunta eta maiz erabiltzen dena da.
Adibidez: klaseen segida, egunen segida, asteen segida etab.
Kasu guzti hauetan segidak ordenaren ideia ematen digu.
Baita lege batekiko menpekotasuna ere.
Segidak, zenbaki-multzo edo letra-multzoak dira.
Elementu guzti hauek, ordena bat gorde eta erakuntz lege bati ere jarraitzen diote.
Beraz:
Batari dagokion zenbaki errealari segidaren lehen gaia esaten zaio, biari dagokionari bigarrena eta n-ari dagokionari gai orokorra edo n gaia (ngarren gaia) eta
a1,a2,a3......... an segidan; a1 lehen gaia da, a2 bigarren gaia, a3 hirugarren gaia etab. an sinboloak laburki adierazten du segida osoa.
Hamarra baino txikiago diren zenbaki bakoiti positiboen multzoa, bukakorra da.